Loiolako basilika

Loiolako Santutegia Azpeitiko herrian (Gipuzkoa) dagoen arkitektura barrokoko santutegi eta basilika da. XVII. mendean hasi zen eraikitzen San Ignazio Loiolakoaren omenez, haren jaiotetxearen inguruan.

Santutegia Urola Bailararen bihotzean kokatua, mendiz inguratuta dago, benetan ingurune ederrean.  Kanpokalde zoragarria eta barrua ze esanik ez. Santutegiaren erdigunean Basilika dugu, 1738. urtekoa. Aurretik, eliz atari zabala, barruan, aldare nagusian, San Ignazioren zilarrezko estatua ikusiko duzu. Loiolako dorretxea ere benetan ikusteko eraikina dugu. Basilikaren eraikin barruan kokaturik bertan jaio zen San Inazio.

Loiola, Arantzazu eta Antigua santutegiekin batera Hiru Tenpluen Ibilbideko elizetako bat da.

Loiolako zelaietan turismoko bulegoa duzu behar duzun informazio guztia jasotzeko.

Como la mayoría de webs, usamos cookies. Si continúas navegando entenderemos que estás de acuerdo. Más información.

Acepto las cookies de esta web.