Azoka Herritik ekintzan menu berezia

Irailak 18, 19, 20, 25, 26 eta 27 Azpeitian AZOKA HERRITIK ospatuko da, bertan herriko instituzio, merkatari eta taldeek ekintza ugari ospatuko dituzte: merkatarien stocka, artizautza postuak, bigarren eskuko azoka, etab.

Kiruri, Azpeitiko udaletxea, Azoka Herritik eta herriko beste jatetxe batzuekin batera, díptiko bat argitaratu dugu errezeta ezberdinekin zuek egiteko aukera izateko. Astebukaera honetan azoka ospatzen denez eta hurrengo astebukaera batzuetan, errezeta horiek osatzen duten menua daztatu ahal izango duzue gure jatetxean. Menuak ondorengo hau da:

- Onddoak hostorean
- Eusko labeldun txahal-masailak
- Bertako sagar beteak
- Etxeko ardoa, sagardoa, ura eta kafea
23€ + BEZ pertsonako

Etorri eta gozatu!

azpeitia-azoka-herritik-kiruri-jatetxea-2015

Como la mayoría de webs, usamos cookies. Si continúas navegando entenderemos que estás de acuerdo. Más información.

Acepto las cookies de esta web.